Lege-oharra

DATUAK BABESTEKO KLAUSULA

Datu pertsonalak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu era aske eta berariaz ematen diguzula baimena, eta ematen diguzun informazio pertsonala honetarako erabiliko dela:

  • Zure kontsulta, iradokizuna edo eskaera kudeatzeko.
  • Jasotako eskaera kopurua eta tipologia kontrolatzeko, baita erabilera-estatistikak egiteko ere.
  • Enpresa, autonomo, lankide eta hornitzaileentzako Extranet bidez eskaini zerbitzuetarako sarbide-eskaerak kudeatzeko.
  • Fraternidad-Muprespa mutualitatearen lanpostu-deialdiak zeintzuk diren ezagutu eta/edo horietan parte hartzeko.
  • Izen eman duzun zerbitzuei buruz aldizka informazioa bidaltzeko.
  • Jasotzen ditugun zorion-mezuak gure zerbitzuari buruzko adierazpen positibo gisa kudeatzeko.

Datuak biltzeko formulario bakoitzean dagokion laukia markatu eta “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, bertan zehazten diren baldintzak onartzen dituzula ulertuko dugu. Bereziki, datu hauek jakinarazita Fraternidad-Muprespatik igortzen diren aldizkari eta jakinarazpenak jasotzea onartzen eta baimentzen duzu. Aldizkari eta jakinarazpen horiek laneko osasuna hobetzeko eta/edo arriskuak prebenitzeko proposamenak eta Mutualitateen sektoreari, Gizarte Segurantzari, osasunari eta teknologiari buruzko informazioa biltzen dute.

Zure datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuak eramateko eta norbanakoen erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubideak gauzatu nahi badituzu, Fraternidad-Muprespako Datuak Babesteko Ordezkariarengana zuzen zaitezke, helbide elektroniko honetan: dpd@fraternidad.com eta baita hona idatzita ere: Jorge Vidal Sanz, Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014, Madril.

Tratamenduaren arduraduna Fraternidad-Muprespa da, Gizarte Segurantzaren 275 zk.ko mutua laguntzailea, eta hemen du egoitza: Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014 Madril.

Zure eskubideen gauzatzea behar bezala arta dezagun, eskaerari honako hau erantsi behar zaio: NANaren fotokopia, eskaeraren arrazoia, jakinarazpenetarako helbidea, harremanetarako datuak, data eta eskatzailearen sinadura eta, hala badagokio, eskaeraren egiaztagiriak.

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.