Ingurumena ISO 14001
Fraternidad-Muprespako Zuzendaritzak jakin badaki ingurumena eta baliabide naturalak zaintzeak garrantzia handia duela eta gure ekintzek ingurumenean duten eragina murriztu behar dela. Konpromiso eta ardura horiek agerian uzteko, Fraternidad-Mupresparen Ingurumen Politika aurkezten dugu.
Fraternidad-Muprespak Ingurumena Kudeatzeko Sistema (SGA) bi ditu, biak ere AENORek ziurtatuak, hau da, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak.
Lehen SGA Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak, AENORek, eman zion 2005eko abenduan, eta duela gutxi berritu da UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera. Kalitatea Kudeatzeko Sistemarekin (SGC) batera, azken hori ere UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera ziurtatua, Kudeaketa Sistema Bateratua osatzen du, hau ere AENORek ziurtatua. Sistema horiek erabat integratuta daude eta prozedura komunak eta ikuskaritza zikloak dituzte. SGA horren arloa, honako jarduera hauetan laguntzen duten Informazio Sistemena da: Informatikako Azpiegituren eta Telekomunikazioen Kudeaketa. Informatika programen diseinua, garapena eta produkzioa, informazio teknologien eta Erabiltzaileen Arreta Zentroari lotuta. Sistemen eta Informazioaren Zuzendariordetza Nagusiak eskaintzen dizkio Fraternidad-Muprespari, indarrean dagoen aplikagarritasun aitorpenaren arabera. Egoitza nagusian (Plaza de Cánovas del Castillo, Madril) eta Sienna eraikinean (Avenida Severo Ochoa, Alcobendas) prestatzen dira. EMAS Araudiaren arabera zabaldu eta hedatu da SGA hau, eta hala lortu da ziurtagiria.
Bigarren SGA 2013ko otsailean jaso zuen. Fraternidad-Muprespak Ingurumen Kudeaketarako Sistema aurkeztu zuen bi zentrotan, Burgosekoa eta Gasteizkoa. Sistemaren eremua hauxe da: "Afiliatuen Laneko Kontingentziak eta Kontingentzia Komunak estaltzera bideratutako zerbitzuak". 2018an dagoeneko 61 zentro ziurtatu dira, eta gutxika Mutualitatearen zentroen sarera zabalduko da. Hala, Fraternidad-Muprespak ingurumena eta, oro har, gizartea iraunkorrago egiten laguntzen du.
Informazio sistemak Laguntza zentroak