
Zer egin behar du autonomo batek erakundez aldatzeko?
Autonomo gisa Fraternidad Muprespako kide izateko, beste mutualitateren bateko kide bazara edota GSINera atxikita bazaude, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu:
Beste Mutualitate batetik Fraternidad-Muprespara
- Egungo Mutualitatea uzteko eskaera bete, ereduaren arabera.
- Egungo Mutualitatean hura uzteko eskaeraren bi kopia aurkeztea irailaren 30a baino lehen.
- Fraternidad-Muprespari (*) uzteko eskaera horren kopia helaraztea, egungo Mutualitatearen zigiluarekin, irailaren 30a baino lehen.
GSINetik Fraternidad-Muprespara
- Kide egiteko eskaera bete, ereduaren arabera.
- Fraternidad-Muprespari (*) kide egiteko eskaera helaraztea, irailaren 30a baino lehen.
(*) OHARRA: Gertuen duzun zentrora bidal dezakezu dokumentazioa, bai eta bertan entregatu ere.